Labels

jueves, 24 de noviembre de 2011

AUSKALO NON!

>Jatorria: Uribe kosta eta Uribe butroi
>Musika mota: Erromeria, Euskal Folka

>Diskografia:
  • Amets Beten Parodia
2007-ko irailan sortutako erromeri taldea da. Lehenego partaideak Gotzon Batikon (Teklatu elektronikoa), Gotzon Goiri (Soinu txikia) eta Josu Elorduy (Bateria eta Gotzon Goirigolzarrirekin bat bikoteka herriz herri panderoa jotzen doana) izan ziren. Hauek G. Batikonen etxean abestiak lantzen hasi ziren (Josu izan ezik, honek bateriarik ez zuen eta) ateratzen. Ondoren Jon Ander Ormaetxea Butroitar gitarjolea abisatu zuten, gitarjole baten premia baitzuten. Abestiak moldatuta, abeslari baten falta sumatuz (ahotsarako neska bat bilatu nahirik) Nerea Sistiagari abisatu zioten. Azken honek ez zuen inolako arazorik izan taldean sartzeko. Azkenik, Marta García Plentziako baxujolea abisatu zuten taldea borobiltzeko, eta hau ere segituan batu zitzaien... .. Seirak batera abestiak jo, moldatu eta konposatu dituzte eta honi ezker, hainbat herrietako jaiak alaitu dituzte... .. 2009-ko Otsailan Auskalo Non-ek bere lehen lana kaleratu du, "Amets baten parodia" maketa. Maketa honetan, eurek konposaturiko abestiak soilik agertzen dira, bederatzi guztira. 5€-tan aurkituko duzue salgai. Erosteko, taldeko partaideekin harremanetan jartzea besterik ez duzue. Horrez gain, emango dituzten hurrenfo kontzertuetan maketa erosteko aukera izango duzue... .. Denbora aurrera igaro ahala taldea hasten joan da eta taldekide batzuek, zehazki Jon Ander Ormaetxea Maiatza aldera joan egin zela eta Gotzon Goirigolzarri eta Marta García 2009ko abuztuaren erdialdera; baina partaide berriak sartu dira, Auskalo non gogotsu mantendu eta jai giroa luzaroan mantentzeko borondateaz bultzaturik. Hauek zehazki, Josu Zunzunegi (Gitarra elektronikoa), Eder Lopez (Baxua) eta Mikel Barandiaran (Trikitixa) musikariak dira; Josu Urduliztarra eta azken biak Mungiakoak eta ez dute inolako arazorik izan taldean bat egiteko. Horrela, Auskalo non taldeak aurrera egiten du, plazarik plaza eta herririk herri, festak alaituz eta animatuz! Batu zaitezte gugana gura dozuenean!.. Gure musika gustakuko zaizuelakoan.. .. ..AUSKALO NON!

Myspace
auskalo.non@hotmail.com

0 comentarios:

Publicar un comentario